XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KLARISA - Ongi da... baina ez nuke nahi...
BEATRIZ - Zer? Ez naizela emakumea uste al duzu?... Horrela delakoaren frogak emango dizkizut.
KLARISA - Sinetsidazu: Oraindik ametsa deritzat.
BEATRIZ - Sinesten dizut. Holakorik ez da sarritan gertatzen.
KLARISA - Zentzu arrastorik ez du!
BEATRIZ - Orain joan behar dut. Emaiogun eskua elkarri adiskidantza eta leialtasun agiritzat.
KLARISA - Hona nire eskua: orain ziur nago ez nauzula engainatzen.
PANTALON - (
BEATRIZ - Ez al dizut esan, Pantalon jauna, baretuko nuela?
PANTALON - Oso ongi! Lau minutu nahikoa izan dituzu nik lau urte beharko nituenerako.
KLARISA - (
PANTALON - (
KLARISA - Ez zaitez horrenbeste larritu, aita.
PANTALON - Zer gero! Bakarrik zaudetenean eskuak ematen dizkiozue elkarri eta ez duzu nahi presaka ibiltzerik. Ez, ez. Ez dut nahi inolako ezbeharrik gerta dakidan. Bihar egingo da dena.
BEATRIZ - Aldez aurretik, Pantalon jauna, geure kontuak konpondu beharko ditugu.
PANTALON - Dena egingo dugu. Nahikoa izango da ordu pare bat. Bihar trukatuko ditugu eraztunak.
KLARISA - Ene aita...!
PANTALON - Ene alaba, beharrezko da Silbio jaunarekin hitz egin dezadan.
KLARISA - Ez zazu sumindu, Jainkoarren!
PANTALON - Zer gertatzen da? Orain bata eta bestea maite al dituzu?
KLARISA - Ez dut esan nahi hori, baina...